XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

26 FORMA ITXI ESPONTANEOEN KONPOSAKETA.

Espresio librerako bideak irekitzea dugu xede, eta haurrari eginerazi zaizkion ariketez elementu motibatzaile bezala baliatuz, bere esku uzten dira teknika eta materiala, gaia eta espontaneitate abstraktua.

Plantilak erabiliko ditu, edota forma bakoitza zuzenean landuko du.

Tarteak margotuko ditu, edo, ebakinez baliatuz, collage eran, bere lana moldatuko du.

Formak marraztea edo ebakitzea da baldintza bakarra eta ariketaren abiapuntua, gero beste zerbait bihurtzen baldin bada ere.

Esan nahi bait da, formaren urratsetatik abiatu dela, baina gero margoarekin osatzen duela eta azkenean marrazki edo collage erabat espontaneo eta libre bat bihurtu dela.

Horrek, noski, ez gaitu kezkatu behar, ezta gutxiagorik ere!.

27 MANTXA ETA MONOKOPIA. SIMETRIA.

Mantxa landu ahal izateko, komeni da aurretik mantxak ondo behatzea hormetan, lurzoruan, arropetan, azalean... zeren eta mantxaren helburu nagusiena formaren identifikazioa bait da eta esperimentazioaren bidez sortzen ditugun formetan forma ezagunak edo iradokorrak bilatzen bait dira.

Monokopia, bestalde, tenperekin edo antzeko margo isurgarriekin mantxak kalkatzea besterik ez da.

Paper zuri bat hartu eta, mantxa bustiaren gainean jarri eta zapalduz, mantxa paper horretara pasa.

Lehortzerakoan, agertu diren hutsuneak osa daitezke errotulagailuz edo bestez.

Plantea liteke taldekako lana bezala, zeren eta, kasualitatearen inguruan gabiltzanez gero, bakarka egitearekin besteek egiten dutenaren berri ez jakiteko arriskua bait dago.

Gero, simetriari ere sarreratxo bat egiteko aukera izango dugu.

2 Mantxa bat paper gainean egin, tenpera-tanta bat botaz, eta berau zabaldu behatzekin edo eskuekin.

Beste paper bat gainean jarriz ere egin daiteke, buelta eman eta gainekoz azpira jarriz.

Gero, mantxa hauei zerbaiten antza aurkitzen saiatu, baina hasiera batean ez dadila intentziorik egon, hau da, lore bat egitera noa edo antzeko intentziorik, baizik eta gauza berez eta espontaneoki atera dadila, honela: Hara, lore baten antza dauka!.

Bi edo hiru tantarekin, txorrotada batekin, zipristinekin edo nahi den bezala, mantxak egin, eta gero, lastotxo batekin edo putz eginez edo papera bere mugituz, mantxa horiek zabaldu....

Papera busti eta han margoa bota... Esperimentazioa eta saltsa.

Baina kontu izan behar dugu garbitasunarekin.

Egiten diren lan guztiak jaso eta, lehortzen direnean, erakusketa moduan jarri, elkarrizketak, etab. sustatuz.

Lan horiek, bestalde, jaso daitezke beste batean osatzeko ere, eta zikin edo kaskar samarrak atera direnak ere gerta daitezke gerora erabiltzeko aproposak.

Ez bota ba inoiz lanik.